XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Poetari dagokionez. Ez ahal zuen esaten Unamuno-k Eta poetek, agian, museri baino kandela gehiago zor dizkie deabrueri.

Norbaitek: .

Salbatorek, aitzitik, ez zuen alferrekotzat ematen euskaldunari ere zintasunera deiadar egitea: Zintasuna eskatzen dio Salbatorek euskal literaturari, herri baten bizitzari eutsiko bazaio.

Eutsi, Zeri eutsi? Zer da herri baten bizitza?... Ezeri eustekotan, ezagutu egin behar dira ezer hori ta horren egoera.

Ezagutu, jaunak! Eta Salbatorek ezagutua herri bat hil zorian izan zan.

Hortan saiatu zuen bere burua: hil zoria egiazkoa, bene benetakoa eta ez poesiagai ta ez sentimentalismo, zela agerrerazten (Bizi Nai, itzaurrea).

Ez negar egiteko gusto txepelez, alajainetan .